Konfiantzaren Pedagogia

Bideo forum honetan, Konfiantzaren pedagogiari buruz hitz egiten da, eta aldi berean Arizmendi
Ikastolan nola erabiltzen duten metodo hori erakusten digute. Pedagogia mota hau 50. hamarkadan 
sortu zen ikastolekin batera.

Arizmendin esaten dute konfiantza oso garrantzitsua dela haientzat.Gurasoei gauzak ondo azaldu 
behar zaizkie konfiantza artzeko hezitzaileongan, haiek haien umeak gure eskuetan utziko dituzte eta
gugan konfiantza izan behar dute horretarako. Beraz lehenengo eta behin zer egingo dugun eta nola 
azaldu behar diegu. Gainera haiekin hitz egin behar da jakiteko haurraren hainbat datu, umearen motxila
ikusi behar dugu eta familiarena, ikusi behar dugu zein familia mota den eta nolakoa den erlazioa. 
Horrela hezitzaileak jakingo du zein bidetik eraman behar duen umea etapa horretan.

Guraso eskolak daude, bertan konfiantza lantzen da guraso eta hezitzaileen artean eta jarraibideak
ematen diete umeen heziketari buruz, bideoan guraso batek esaten du batzuetan guraso taldeak
elkartzen direla kalean batzuetan eta guraso eskolako gaiak komentatzen dituzte.

Egokitzapen garaian, normala den bezala umea ez da seguru  sentitzen eskolan, berarentzat leku
berria dela eta bere gurasoengandik aldendu behar da ordu batzuk beraz egin behar dena da
umearentzako segurtasun giroa lortzea klasean eta horretarako gurasoak hezitzaileekin batera
egongo dira. Bideoko guraso bat esan zuen ere oso babestuta sentitu zela eskolagatik momentu
horretan eta ume bakoitzak esango du noiz dagoen prestatuta. Eskola honetan gurasoak eskola 
barruraino sartzen dira bai umeak eskolan usteko bai beraien bila joateko, horrela umea prozesu hori 
lasaiago eta naturaltasunarekin egingo du.

Oso garrantzitsua da konfiantza hezitzaile eta gurasoen artean horrela jakiteko umea nola igaro duen
gaua, adibidez gau txarra izan badu eta motel badago egun horretan, gurasoak informazio hori ematen
badigute hezitzaileoi jakingo dugu errazago zer izan ahal duen umea momentu horretan eta behatu
ea egunean zehar nola jarraitzen duen gero ere gurasoei informatzeko.

Eskola honetan txokoen bidez lan egiten dute ere bai, beraz, klasean sartzen denean umea, segun eta
zein egoera emozionalean dagoen momentu horretan txoko desberdinak daude eta umeak autatu ahal
du zein txokotan jolastu momentu horretan . Hurrengo txokoan dauzkate: plastilina txokoa, eraikuntza 
txokoa (egun desberdinekin), imajinariumaren txokoa (txoko honetan umea momentu horretan lasai 
egon nahi badu edo ez badu nahi jolastu, egun txarra edo momentu txar bat daukalako bertan egon 
ahal daiteke), hiru dimentsiotako estruktura bat daukate non umeak badaukate espazioa arlo motorra
garatzeko, badauzkate eskailerak, txirrista, boladu pisina… Espazio horretan 0-3 urteen arteko umeak
daude eta txikiak laguntza behar dutenean handiek lagundu egiten diete, esperimentazio txokoa. Beste
hainbat txoko dauzkate: joko sinbolikoaren txokoa, mozorroen txokoa, puzzle txokoa.

Eskola honetan egiten duten aktibitate bat txokoekin da, ume bakoitzari kolore bateko txartel bat
banatzen zaio egun bakoitzean, kolorearen arabera umea egun horretan dagokion txokora joango da,
hurrengo egunean beste batera joango da, hau taulatxo batean apuntatuko da, saio bakoitza amaitzean
ume bakoitza jarriko du gometz bat adierazten zein txokotan egon den egun bakoitzean eta segun eta
zenbat egun egon den umea leku bakoitzean edo bestean bidaliko hezitzaileak saiatuko dira umea
joatea edo gutxien egon den txokoan edo oraindik ez dena egon. Bertan daukaten txokoak hurrengoak
dira, eta bakoitzean gauza desberdinak lantzen dituzte, mahai jokoen txokoan matematika, hizkuntza…
lantzen dira, puzzleak (hauek adinka daude sailkatuta baina umeak momentu horretan segun zein
mailatan ikusten den bata edo bestea artuko du); joko sinbolikoaren txokoa, bertan kutxa desberdinak 
dauzkate gauza desberdinekin eta umeak errepresentatzen dute momentu horretan nahi dutena,
adibidez, medikuak, aita eta ama, dendak, mozorrotzeko aukera ere daukate; eraikuntza txokoa
material desberdinekin, animaliekin egurrarekin…; txoko bakoitzean 15-16 ume egon ahal dira.
bat etortzekotan itxaron egin beharko du bat joan arte, aurpegia margotzen hezitzaileetako batekin 
edo; ordenagailuak ere badago eta bertan joko desberdinetara jolas dezakete; esperimentazio txokoa,
esaten duen bezala esperimentatzeko, urarekin, arearekin...motrizitate fina lantzeko modu bat da.

Behaketarako taula batzuk dauzkate, bi funtzio dauzkatenak, alde batetik hezitzaileak entrenatzea 
behaketan eta bestetik zehaztea ume bakoitzaren eboluzioa gero ikusteko lanaren erantzuna.

Irakasteko momentuan oso garrantzitsua da umeei gustura erakustea horrela ere umeak gustora
ikasiko dutelako.

Lan proiektuak egiten dira, eta hauek umeen interesen arabera egiten dira, kontutan izaten da umeak
proiektuaren gaitik zer dakiten, material ezberdinak erabiltzen dira,etxetik ekarrita, eskolan bilatuta, 
liburuetan… eta horren arabera proiektua muntatzen joaten dira.

Hezkuntza aldatu da, lehen irakaslea zen erdigunea, gaur egun aldiz umeak. Lantxoak egiteko gauza
desberdinak dauzkate, plantillak, koadernoak, eta gauzak lantzeko hainbat material, plastilina adibidez.

Gorago esan dudan moduan batzuetan adin desberdinetako umeak elkartzen dituzte eta horrela
txikienak handienengandik ikas dezakete adibidez imitazioaren bidez eta handienek txikienengan. 
Era horretan beraien arteko kooperazioa, integrazioa eta errespetua indartzen dute.

Konfiantzaren pedagogiaren klabeetariko bat da haurrak bai era indibidualean bai era kolektiboan barne
mundua eta dimentsioa emozionala lantzea eta horretarako musika, artea eta kultur tradizioak
erabiltzen dituzte.

Ortu bat ere badago eta bertan umea lantzen ditu gauzak eta naturaren gauzak ikasten ditu, nola asten
diren gauzak, arearekin esperimentatzen dute…

Beraz uste dut, guk ezin dugu nahi duguna egin umeekin beraz, bera garatzen lagundu behar dugu
bidean haurrak behar duen ikasteko grina behar bezala asetzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala