Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala


Testu hau emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionalei buruzko da. Hau
da, hemen azaltzen da emozio eta sentimenduen garrantzia gure bizitza pertsonalean eta 
profesionalean.

Hasteko, gure bizitza pertsonalean oso garrantzitsua da pertsona bat ondo sentitzen bere buruarekin.
Badakigu ezin garela beti pozik eta alai egon, batzuetan ezin dugulako saihestu txarto sentitzea,
negar egiteko gogoak izatea, aserre egotea… baina horrela gaudenean ez gaude ondo, txarto
sentitzen gara,eta horren ondorioz, gero ere, ondoez hori gure bizitza profesionalean kalte egin
ahal dezake.

Txarto sentitzen garenean batzuetan ez dugu ezer egiteko gogorik, ez dugu nahi ohetik altxatu, jan…
eta horiek azkenean eragina dute. Ez badugu gogorik ohetik altxatzeko egiten ditugun gauzak ez dugu
gogoekin egingo eta askotan egiten ditugunean gauzak gogorik gabe ez zaizkigu ondo ateratzen. Ez 
badugu jaten ahulak egongo gara eta horrek osasun arazoak ekar ditzake.

Arlo profesionalean, egun txar bat badugu eta ez badugu ezer egiteko gogorik gauzak ez ditugu egingo
behar bezala, gure kasuan, Haur Hezkuntza, Emozioak, sentimenduak eta irakaslea nortasun
pertsonala eta profesionala testuran esaten den bezala:

“La enseñanza es un trabajo en el que las emociones son fundamentales”.

Izan ere,  gure lana publikoa da, hau da, pertsonekin lan egiten dugu eta pertsonekin komunikatu behar
gara. Testuko beste esaldi bat honekin bat datorrena da:

“Como la enseñanza es un trabajo intenso que exige unas cantidades enormes de 
energía física, intelectual, y emocional , para mantener la pasión, es vital que 
las emociones positivas superen a las negativas.”

Aserre bagaude ezer egiteko gogoekin nahiz eta horrela egon irribarre batekin egon behar gara, haurrei
alaitasuna transmititzeko haiek ondo eta gustura sentitzeko gurekin. Aurpegi ilunarekin bagaude eta
gauza gogorik gabe egiten baditugu haurrak ez dira sentituko seguruak agian eta ez badugu gogorik 
ezer egiteko, haurrak ez baditugu motibatzen haiek ere, ez dute ezer egiteko gogorik izango, ez dute
kasurik egingo, aserre amaituko dugu haiekin eta egun txarra izango da bai haurrentzat bai guretzat. 
Gainera oso garrantzitsua da umeei segurtasuna transmititzea, izan ere,haurrak beraien lehen urtean
edo hilabeteetan beraien gurasoekin egoten dira bakarrik, beraz gurasoak gurekin bakarrik usten 
dituztenean, haurrak pentsatzen dute abandonatu egin dituztela, guk ezezagunak gara haientzat 
eta beraz guk konfiantza eman behar diegu guregan konfiantza izateko eta eroso sentitzeko gurekin 
dauden orduetan.

Lan onetan ere gurasoekin hitz egin beharko dugu, orduan gurasoekin hitz egiterako orduan adeitsua
izan behar duzu haiekin, alaitasuna transmititu eta konfiantza, horrela gustura galdetuko dizkizute 
behar dituzten gauza, konfiantza izango dute zurekin hitz  egiteko eta umeak zurekin ustean
erlaxatuagoak sentituko dira. Haurrak gurasoen altxor preziatuenak dira, zure eskuetan utziko dituzte 
eta ez dute nahi umeak txarto pasatzea, baizik eta pozik egotea, seguruak eta asko ikastea haiek
lanean dauden bitartean. Egun batzuetan ez baduzu jaten ondo, ahul egongo zara eta lan honetan
mugitzen hari gara etengabe, jaten ez badugu ez dugu indarrik izango eta beraz ezingo dugu gustura 
lan egin. Gainera aurreko paragrafoan esan dudan moduan haurrak haien bizitzako lehen urtean edo
hilabeteetan gurasoekin egoten dira denbora osoan, eta beraz gurasoetan normala den bezala oso
lotuak daude haien semeekin eta banaketaren momentua oso gogorra da bientzat, beraz guk
konfiantza eman behar diegu lasai egoteko.

Gauza bat oso garrantzitsua dena ere haurren emozioak eta sentimenduak ikusten jakitea da. Askotan
daukagu umeren bat ez duena gau on bat pasatu eta txarto dagoena, beste bat aste txar bat daukana
edo os urduriak diren umeak, txarto portatzen direnak normalean… haur hauen jarrerak ulertzeko 
oso garrantzitsua da haien emozioak eta sentimenduak nola dauden ikustea jakitea. Ume horren
jarreraren atzean zerbait dago eta guk gai izan behar gara, zerbait hori zer den jakiteko. Bitartean guk
konfiantza eman behar diegu, animatu eskolako ekintzetan parte hartzera eta ez badu nahi, ez 
bortxatu baina bai animatzen saiatzen pixkanaka-pixkanaka, pazientziarekin.Horrela lor dezakegu
haurrak berriz pozik egotea edo agian pixka bat eskolako ekintzak haurrari arreta deitzea eta horrela
beraren jarrera hobetzea. Testuan esaten den moduan:

“Para ser afectuosos y estimular a un alumno que se muestra constantemente grosero
 o sin interés, hace falta un trabajo emocional, y hay pocas clases en las que no haya
 algunos alumnos de este tipo”.

Laburtzeko gure bizitzako edozein ekintza egiteko ahal den neurrian gure sentimenduak eta emozioak
ondo egotea hoberena izango litzateke, horrela dena hobeto aterako da. Beraz, emozioak txarto
daudenean  hoberena da denbora bat hartzea gure emozioak eta sentimenduak ondo ipintzeko eta 
ondo sentitzean bueltatzeko prest egongo gara gure lana ondo egiteko. Errekuperatzen garen bitartean
ondo egongo litzateke gure ingurukoez fidatu laguntzeko, haiek direlako gehien ezagutzen gaituztenak
eta hobetu aholkatuko gaituztenak txarto gaudenean. Baina noski hau egiteko lehen bakoitzak
kontziente izan behar da jakiteko zein den bakoitzaren egoera pertsonala:

    “Saber quien es uno, en qué circunstancias enseña y qué influye en nuestra docencia es
 esencial para la práctica de una profesionalidad apasionada.”

Ez badakigu guk geuk nola gauden eta ez badiegu kasurik egiten gure egoeraren seinaleei gero
txarrago izango da. Hobeto da lehen seinaleei kasu egitea eta horrela arazoa ahalik eta lasterren
konpondu, gure betiko egoerara ahalik eta lasterren bueltatzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia