Bestelako eredu bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen urratsak

Hezkuntza asko aldatzen da azken aldian. Bizilore eskoletan erakusten digute irakasteko modu 
desberdin bat.

Lehen, hezkuntza tradizionala geneukan, hau da, hezkuntza mota honetan oso zorrotzak ziren, 
neskak eta mutilak, eskola desberdinetan zeuden edo gela desberdinetan banatuta, bi talde hauen
artean desberdintasun handia zegoen zein hezkuntza mota ematen zitzaienarekin ere, neskekin
etxeko zereginetan oinarritzen ziren eta mutilen kasuan aldiz lan mundurako prestatzen zituzten
eta gai akademikoagoak edo ematen zituzten. Horrelakoak hainbat desberdintasun, eta alde
nabariarekin. Baina gaur egun guztiz hori aldatu egin da eta gauza gehiago aldatzen ari dira, orain
eskola gehienetan mutilak eta neskak elkarrekin daude gela berean eta eskola berean, biei hezkuntza
mota berdina ematen zaie, matxismoaren gaia ateratzen da eta berdintasuna sustatu nahi dute gai 
hau ateratzen. Lehen onura guztiak irakaslearentzako baziren edo bera autoritate guztia bazeukan,
gaur egun autoritatea izaten jarraitzen du baina ikasleoi ere bere protagonismoa ematen zaie eta
berdintasuna ere sustatu nahi da, ikaslea irakaslea bezala eskubideak dituzte eta errespetatu egin
behar dira.

Hezkuntza indibidualizatua eta autonomoa dago, hezkuntza tradizionalaren antolaketari dagokionez 
lehen guztiok berdin eta batera ikasten zuten, baina haur bakoitzak bere erritmoak eta beharrak ditu 
eta ohiek errespetu egin behar dira. Gaur egun ahaleginak egiten dira horretarako, saiatzen da haur
bakoitzari behar duena ematen, aktibitateak beraren arabera egokitzen..., naiz eta batzuetan hori ez
izan posiblea.Eskola tradizionalean ez. Jolastea ere oso garrantzitsua da horrela haurrak inguruarekin
kontaktuan jartzeko eta horrela autonomia garatzeko. Izan ere, ikasterako orduan ez da beharrezkoa
beti klasean sartuta egotea, kalean jolasten ere ikasten da eta gainera era osasuntsu batean. 
Batzuetan ona izango litzateke haurra naturan egun bat pasatzea aire librean jolasten, bertan korrika
egiten dute, gauza berriak ikusten dituzte eta objektu berriekin esperimentatu ahalko dute.

Lekuak naiz eta tontakeria bat iruditzea oso esanguratsuak dira haurrentzako, leku bakoitza gauza
desberdinekin identifikatzen dituzte, adibidez eskola lagunekin, irakasleekin… eta  etxea gurasoekin,
familiarekin… guri handiak garenean ere gertatzen zaigu. Beste alde batetik badaude haientzat ez
ezagunak diren lekuak, haiek ez dira seguruak sentitzen bertan, ez dutelako ezagutzen, horregatik
eskolako lehenengo egunean gehienak negar egiten dute. Haurrak ez dute ulertzen bertan ondo
egongo direla, haientzat gurasoak leku ez ezagun batean abandonatzen ari diete eta ez daude 
eroso, gero denborarekn konturatzen dira bertan seguruak egon ahal direla, bertako jendea, irakasleak,
ez dietela minik egingo baizik eta zaindu eta gauza berriak irakatsi eta orduan ikastola ez dute leku
ez ezagun eta beldurgarri batekin lotuko baizik eta bere lagunak dauden lekuan eta non pertsona
batzuk gauza asko eta interesgarriak irakatsiko dieten.

Gurasoekin irakasleok dugun harremana ere g¡oso garrantzitsua da prozesu hau guztian, gurasoek 
eta guk kontaktuan egon behar gara haurrari buruzko gauza gehiago jakiteko eta horrela arreta hobe
bat prestatzeko eta gurasoak haurra ondo saindua ikustean guregan konfiantza irabazteko.

Uste dut garrantzitsua dela hezkuntza aldatzea. Hasi behar gara haurren ongizateagatik gehiago
ikusten eta eskola tradizionaleko ideiak edo geratzen den arrastoa ezabatzen. Uste dut gaur egun
metodo asko dauzkagula ikasteko eta tresna asko errazteko prozesua. Gainera orain guraso eta
irakasleen arteko erlazioa orain askoz ere hurbilagoa da eta horrela ere hezkuntza askoz ere hobea
da, irakasleok eta gurasoek haurrari buruz gehiago dakite eta heziketa indibidual bat eman ahal diogu
haur bakoitzari edo behintzat ahalegindu, horrela arazoren bat badauka behar duen laguntza eman
ahal diogu.

Haur bakoitzaren beharretan zentratzearekin ere ados nago, hau da, haur batzuek zenbait aspektuetan
laguntza behar dute eta arreta berezia behar dute arazo hori edo zailtasun hori gainditzeko. Eta ere 
utzi behar diegu autonomia pixka bat haiek beraien kabuz gauzak egiten ohitzeko. Autonomia lantzeko
gauza on bat da joko librea, haurrak beraien kabuz dabiltzate jolasten eta jolasten duten bitartean 
gauza asko beraien kabuz ikasten dituzte.

Haurren bizipenak eta emozioak ere oso garrantzitsua da eskola hauetan, honetarako ere asko izan
behar dugu kontuan familiaren arteko komunikazioa, haiek ematen digun informazioarekin eta guk 
haiei ematen diegunarekin, jakingo dugu zeintzuk diren haurren bizipenak eta emozioak eta hori jakinda
kontuan izango ditugu.

Nork ez da gogoratzen asteburu zoragarria pasatu zenuen lekua? Gure herrira joaten garen bakoitzean,
ezin dugu saihestu gure haurtzaroko bertara joaten ginen bakoitzeko sentsazioak. baina ere dauzkagu 
lekuak non ez garen seguruak sentitzen edo zerbait gertatu den lekua da eta ez dugu bueltatu nahi
beraz haurrei lekuekin berdin gertatzen eta garrantzitsua da hori ulertzea, horrela klasera lehen aldiz
joaten diren egunetan ondo ulertuko dugu zergatik sentitzen diren horrela eta nola gero denborarekin 
konfiantza irabazten joango dira gugan eta pozik etorriko direla klasera.

Eskola ondo funtzionatzeko oso garrantzitsua da ere, gurasoek eta eskolaren arteko harremana.
Irakasleon eta gurasoen ardura haurrak dira, ez dira gauza, izaki bizidunak baizik eta oso delikatuak. 
Zaindu eta babestu behar ditugu. Beste alde batetik guk irakasle bezala konfiantza eman behar diegu 
gurasoei haien seme-alabak gurekin usteko. Horretarako oso garrantzitsua da gurasoekin komunikazio
bat egotea. Guk jakiteko zer gertatzen zaion haurrari edo zer behar duen jakin behar dugu nola dagon
haurra eta berari buruzko informazioa, beraz garrantzitsua ikusten dut bilerak egitea kurtsoa hastean
eta komunikatzeko bai haurra eskolara iristean bai joatean. Haurra gurasoei entregatzeko orduan
garrantzitsua da gurasoei esatea nola pasatu duen haurra eguna edo zerbait berezia egon baden.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala