Haur Hezkuntzako oinarrizko hamar alderdi

Testu honetan azaltzen dira hamar aspektu kalitatezko Haur Hezkuntzarako. Hauek kontuan izanda
gure haurrei emandako hezkuntza ona izango da eta haurrak pixkanaka pixkanaka erosoago sentituko
dira eta gogo gehiagorekin ikasiko dute.

Alde batetik oso garrantzitsua da antolakuntza, izan ere haur hezkuntza ezaugarri espezifikoak ditu 
espazioaren antolakuntzari dagokionez: espazio zabalak behar dira, ondo bereiztuak eta sartzeko
errazak. Oso garrantzitsua da espazio ona izatea, aktibitate desberdinak egin ahal izateko denok
batera. Gainera haurrek asko mugitzen dira eta espazio zabala behar dute horretarako, gainera 
ordena behar dute eta horretarako espazio bakoitza ongi definitua egon behar da haurrek bereizteko 
zein espazio den gauza bakoitzerako, non gorde gauzak…

Oso garrantzitsua da zatitzea denbora bi aldeetan, hau da, egon behar da denbora bat aktibitate
gidatuak egiteko eta beste bat aldiz denbora librea izateko. Haurrei etengabe esaten hari bagara zer
egin behar duen azkenean aspertuko da eta ez du arreta prestatuko egin behar duenari edo eskatzen
diogunari. Beraz tarteka denbora librea eman behar diegu haiek jolasteko nahi dutenera irakurtzeko… 
Gainera haurren garapenean haurrera egiteko ez da bakarrik ikasten ariketekin baizik eta beste gauza
batzuetan jolasten ere nahi gabe gauzak ikasten dituzte era inkontzientean.

Emozioak oso garrantzitsuak dira garapenean, emozioekin nola gauden transmititzen dugu eta horrekin
haurrak ere informazio asko ematen digute, segun eta nola dagoen haurrak egun bakoitzean agian
aktibitateak egin ahla ditu edo agian ez, egun txarra dauka ez duelako kasurik egiten edo ondo
portatzen da, gaixorik dagoenean negar eta triste dago eta momentu ohietan ere arreta berezia 
prestatu behar diegu gaixoago jartzen badira gurasoei deitzen eta horrela etxean geratzeko eta lasai 
egoteko haurra ondo jartzen den arte.

Hizkuntza, hizkuntza aktibitate printzipala den momentuak egin behar ditugu, eta horrela hitz egiten 
joango dira gero eta gehiago eta gainera, gero eta hobeto egingo dute. Hitz egitea ere konfiantza
sustatuko du eta ikasle eta irakasleen arteko erlazioa konfiantza gehiago irabazten joango da.

Gai bakoitza era desberdinetan ikasi ahal da beraz, oso garrantzitsua da gauza bakoitza ikasteko era 
egokiena erabiltzea , eta espazio egokiak erabiltzea, hau da, gorputza garatu nahi badugu ezin dugu 
leku txiki batean egon, leku handia eta zabala behar dugu horretarako, idazteko aktibitateak badira ezin
dugu edozein lekuan egin beraz mahai bat beharko dugu edo leku erosoren bat papera edo liburuak
jartzeko eta aulki bat edo gure gorputza jarrera egokian ipintzeko, entzutea garrantzitsua bada klasea
leku on bat izango da.

Errutinak egon behar dira, haurrak ohitu behar dira gauzak ezin direla egin nahi dutenean, baizik eta 
ordutegi jakin batean, hau da, adibidez afaltzeko ezin dute gaueko hamabietan afaldu, gero ohera joan
behar direlako eta hobe da janaria pixka bat jaitsi denean joatea hobeto lo egiteko. Lo egiteko adibidez,
siesta bota ahal da arratsaldean baina ezin da berandu arte lo egin bestela gauean ez dute lorik egingo
eta ez dute nahiko ohera joan.

Haur hezkuntzako gela batean material asko, erakargarriak eta erabilgarriak egon behar dira. Horrela 
haurrei jolasteko gogoak emateko. Irakaslea dena ondo antolatuta izan behar du horrela haurrak
klasean sartzean dena eskura izateko eta horrela gauza berriak deskubritzeko, haien irudimena 
garatuz, lagunekin erlazionatzeko…

Jakina da haur bakoitzari arreta berezia prestatzea ez dela erraza. Baina haurra behar duenean saiatu
behar gara arreta hori prestatzen, behar hori asetzeko eta arazoren bat eduki ezkero konpontzen 
saiatzeko. Demagun haurrek ikasteko arazoak dauzkala, orduan esku hartu beharko dugu eta lagundu
haurraren arazo hori hobetzeko.

Klaseko egunak aurrera joan ahala oso garrantzitsua da haurrei jarraipen bat egite, egun bakoitzean 
haurrek egindako gauzen apunteak hartzea gomendagarria da, horrela jakingo dugu harra bere 
garapenaren zein puntuan dagoen eta gainera arazoren bat badago, detektatuko dugu azkar eta esku
hartu ahalko dugu haurrari laguntzeko. Eta gero azken ebaluaketa egiterakoan dena eguneratuta
izateko eta horrela ez ahazteko ezertaz, ebaluazio on bat egiteko.

Gurasoekin egiten dugun lana ezinbestekoa da haurraren beharrak behar bezala asetzeko eta ondo
ezagutzeko. Eskola hasi aurretik gurasoekin bilera bat egitea beharrezkoa da, horrela haurrari buruz
behar dugun informazio guztia izango dugu. Aztean zehar haurra goizean klasean ustean gurasoak
eman ahal digute informazioa, adibidez haurra ondo egin baduen lo, gaixorik jarri baden eta arreta
izatea berarekin, ama edo aita ezin bada etorri eta aitona edo amona etorriko bada… eta klasea 
amaitzean guk haurra nola igaro duen eguna esan ahal diegu gurasoei, gaixorik jarri badira edo zerbait 
nabaritzen badiogu eta arreta eduki dezaten beraiekin…

Gurasoekin jarraituz, eskolan ekintza asko egiten dira eta ondo egongo dago gurasoek haietan parte
hartzea haien haurrekin, horrela gurasoek ikusiko dute zer egiten duten haien seme-alabek eta haurrak
erosoago sentituko dira haien gurasoak ondoan izanda.

Pentsatzen dut guzti hau kontuan edukitzea oso garrantzitsua dela haurrei hezkuntza on bat emateko
eta horrela ere bere ongizatea izango dugu kontuan. Oraindik uste dut gauza gehiago geratzen direla
egiteko eta gauza asko hobetu egin ahalko genituela. Baina uste dut hau errespetatuz eta gauza
gehiago hobetuz haurren hezkuntza hobeto izango da eta haurrak erosoago sentituko dira eskoletan 
eta ikasteko gogo gehiago izango dute jakitean haiengatik gehiago begiratzen delako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala