Imagine elephants


Bideo forum hau jokoari buruzkoa da, hemen ikusten dugu zelako garrantzia duen jolastea gure 
bizitzan eta nola gaur egun handiak garenean nahiz eta ez konturatu, jolasten jarraitzen dugu eta 
batzuetan erabiltzen dugu denbora pasatzeko.

Jokoa ez da bakarrik entretenitzea, baizik eta ikastea. Jolasteari buruz hitz egiten dugunean beti
etortzen zaizkigu burura jostailuak baina ez dira bakarrik jostailuak, haurrek etengabe hari dira
ikertzen, orduan asko gustatzen zaie naturarekin zerikusia duten gauzekin jolastea, adibidez 
hostoak, area, lokatza… eta hoiekin ere naturari buruzko gauza asko ikasten dituzte. Koloreak,
pisua, urtaroak… Hostoak ikusita ikasten dute zenbait zuhaitzetako hostoak ez direla inoiz ez
erortzen, beste batzuk erortzen direla. Zuhaitzean geratzen direnean hosto berdeak izaten dira eta
gogorragoak dira, zuhaitzetatik erortzen direnak aldiz, marroiak izaten dira eta errazago apurtzen dira.

Guraso batzuei ez zaie gustatzen haurrak eskolan denbora asko pasatzea jolasten edo kezkatuta 
daude, uste dutelako horrela ez dutela ezer ikasten, bakarrik jolastu. Baina, jolastea, jolastea baino 
gehiago da, eskola gehienetan jolasaren bitartez haurrak ikasten dituzte bai koloreak, zenbakiak eta
zenbatzen, animaliak, gorputzeko atalak…, eta horretaz aparte, hainbat gauza garatzen dituzte, 
adibidez, irudimena, motrizitatea (gordina eta fina). Gainera, haurrak zerbait ikasteko jolasten, ez da 
beharrezkoa jolasa gidatua izatea, askotan haurrak beraien kabuz jolasten ikasten dituzte gauzak,
gauza bat botatzen dutenean ikasten dute ez dela airean mantentzen eta soinua ateratzen duela. 
Jolastean kuriositatea sustatu nahi dugu.

Urtaroak ikasterako orduan klasetik eta liburuetatik kanpo ere ikasi ahal dute zeintsuk diren, hotz egiten
duenean eta zenbait lekutan adibidez elurra badago ikasiko dute hori negua dela, zuhaitzetatik hostoak
erortzen ari direnean eta hotsa nabaritzen hazten garenean, udazkena dela, beroa egiten hazten
denean eta loretxoak ateratzen hari direnean udaberria eta zuhaitz guztiak hosto berdeak dituztenean
bero asko egiten duenean, igerilekura joaten garenean eta hondartzara joaten garenean eta arean
gazteluak egitera jolastean uda dela.

Umeak jolastea oso garrantzitsua da, handitzen garenean ere nahiz eta kontziente ez izan jolasten 
dugu ere, beste jolas motetara, garapen kognitibo handiagoa eskatzen dutenak baina jolasten dugu. 
Txikiak garenean ondo pasatzeko jolasten dugu, eta aldi berean kontzeptu asko ikasten ditugu eta 
jolasten hari garela konturatzen gara. Handiak garenean aldiz, ez gara hain kontziente baina mahai
jokoetara jolasten dugu, ordenagailu edo sakelako telefonoaren jolasekin. Guk jolasekin, haurrak
bezala, jolasekin gauzak ikasten ditugu, badauzkagulako adibidez zenbait telesailetako jolasak, 
adibidez, “Pasapalabra”. Jolas horretan adibidez gai desberdinei buruz galdetzen digute, pertsona
garrantzitsuen izenak, aditzak, sinonimoak… Eta beti agertzen zaigu galderaren bat inoiz entzuna ez
genuena.
Esaten den bezala “Ez zara inoiz oheratuko gauzaren bat gehiago jakin barik”.

Haurrengana bueltatuta esan beharra dago,haurrak jolasean dabiltzaten bitartean, askeak direla, eta 
horri begira nire ustez ume bat jolasteko leku on bat aire librea da. Aire librean naturaren hurbilago
daude eta natura gauza asko ditu deskubritzeko eta ikasteko, gainera osasuntsua, bertan korrika
egin dezakete ia nahi duten lekutik segun eta parkean, mendian, hondartzan… dauden arnasten
duten airea naturalagoa da, kontaminazio gutxiagorekin.

Jolastean beste mundu batera transportatzen dira, mundu magikoak, abenturekin, misterioarekin… 
haiek haien mundu paraleloa sortzen dute eta horrela errealitatetik aldentzen dira, mundu horretan 
sartzen direnean beraien kezkak burutik aldentzen dituzte, haiek ere bai beraien kezkak dauzkatelako, 
eta horrela guk musika, pelikulak, irakurtzea edo dena dela egiten duguna gure arazoetatik eta kezkak
aldentzeko haiek berdin egiten dute jolasarekin. Jolasten duten bitartean jolasa daukate buruan eta ez 
dute burua eramaten beste gauza batera, arazo eta kezketetaz ahazten dira.

Mundu horretan bakoitzak nahi duena izan ahal du, bai piratak itsasoan zehar bere itsasontzi handian
nabigatzen bere marinelekin, mundu bateko printze edo printzesa, super heroia mundua defendatzen
duena, mendebaldeko bakeroa, indiarrak haien kanpamenduetan haien lumekin, dendariak, futbolariak,
saskibaloiko jokalariak, modeloak, animaliatxoak beste animaliatxoekin korrika egiten… nahi dutena
eta imajinatzen dutena.

Egia esan gaur egun asko aldatu da jolasteko era, lehen ez zegoen telebistarik ez bideojokorik, beraz
haurrak kalean pasatzen zituzten arratsaldeak lagunekin jolasten, ez zuten pantaila baten beharrik
ondo pasatzeko, aski zitzaien kalera ateratzearekin eta haien lagunekin jolasteko edo etxean
jostailuekin edo anai-arrebekin jolastearekin. Gaur egun aldiz, telebista daukagu,bideojokoak dauzkagu
ipini ahal ditugunak bai telebistan, bai ordenagailuan bai pantailadun tramankuluekin eta ez dute kalera
atera nahi ematen dutelako haien gustukoa diren marrazki bizidunen bat edo dena delakoa, horrela 
lortzen dena da haien ikusmenari kalte egitea, haien osasunari orokorrean, ez direlako kalera ateratzen
mugitzera edo aire freskoa hartzera eta haien sozializazioan, gaur egun badaude sare sozialak baina
sare sozialak erabiltzen dituzten gazte askok ez dute haien erabilera egokia egiten,haien ondorioz
bullying eta antzeko kasu asko ikusten dira, baina esan nahi dudana da, sare sozialen bitartez 
komunikatzen edo erlazionatzen badira hori uste dut ez dela besteekin erlazionatzeko era egokia, 
baizik eta besteengandik aldendu eta kaleko bizitzatik aldendu.

Beraz uste dut ere, jolastea garrantzitsua dela, baina uste dut bideojokoen kasuan moderazio bat eduki
beharko genukeela eta erabili adibidez nahi dutenean pixka batean noizbehinka baina ere jolasteko 
haurrekin adibidez hezkuntza jokoetara gauzak ikasteko ikastetxe batzuetan egiten duten bezala.

Hau guztiagatik uste dut jolasa oso garrantzitsua dela, alde batetik umeek jolastea naturala da, haurrak
beti hari dira jolasten, beste alde batetik, esan dudan moduan, haurrak jolasten hari diren bitartean eta 
ondo pasatzen hari diren bitartean gauza asko ikasten dituzte, ikasteko era bat da, ikasteko material
bat, eta azkenik, haurrak gizaki guztiek bezala arazoak eta kezkak dituzten eta jolasten ari direnean 
beste mundu paralelo batera joaten dira non guzti horretaz ahazten diren.Helduak garenean beste 
gauza batzuetara jolasten dugu ere bai, ez dugu inoiz jolasteari usten, beraz hau guzia esanda niretzat
jolastea zergatik den garrantzitsua azaltzen dut eta beti horrela izaten jarraitu beharko luke.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala