Solo es el principio

Bideoforum honetan ikusi dezakegu eskola batean haurrak nola ematen duten filosofia klasea eta 
nolako konfiantza daukaten irakasleak haurrekin eta nola naturaltasun osoarekin hainbat gai 
desberdinei buruz hitz egiten dute. Hezitzailea kandela bat pizten du eta piztuta dagoen bitartean gai
bat proposatzen du eta bitartean gai horri buruz hitz egiten dute naturaltasunez, hezitzailea usten die
umeei hitz egiten eta egiten duen bakarra moderatzea eta galderak egitea da. Umeak bitartean gai hori 
zer izan ahal daiteke esaten dute, zer pentsatzen duten horri buruz eta debate txiki baten antzeko bat
egiten dute eta bakoitza bere argumentuak ematen bere posizioa eta bere ideiak defendatzen ditu. 
Horrela, zirkulu batean, kandela batekin piztuta, haurrak haien artean espresatzen, entzuten eta hobeto
ezagutzen dira.Hitz egiten amaitzen dutenean klase hasieran piztutako kandela itzali egiten dute eta
horrela sesioa amaitzen dute.

Bideoan zehar hainbat gai agertzen dira: aberastasuna, maitasuna, desberdintasunak, heriotza eta
askatasuna adibidez. Batzuetan uste dugu helduok umeak baino azkarragoak garela, baina ez da
horrela gehienetan, umeak harritu egin ahal gaituzte esaten dutenarekin eta dituzten ideiekin eta
ematen dizkiguten ideiak ere oso harrigarriak dira, adibidez maitasunaren gaiari buruz hitz egiten 
hari direnean hezitzaileak galdetzen du...Nola maitatzen da maiteminduta zaudenean? eta ume batek
esaten du...Sabelean kilima antzekoak nabaritzen dituzu. Gorrituta jartzen zara. Eta orduan
hezitzaileak galdetzen du… Eta zergatik jartzen zara gorrituta?, eta haurrak erantzuten du… sabelean
bihotz bat daukazulako. Guri adibidez ez zitzaigun bururatuko esatea gorritzen garela sabelean bihotz
bat daukagulako. Orain ez daukagu umeak daukaten irudimena.

Maitasunaren gaiari buruz hitz egiten ari direnean ikusi dezakegu nola neska bat esaten duen bere
klaseko mutil bat bere bikotea dela, eta bestea ezetz esaten du eta gero klaseko neska eta mutilak
defendatzen dute bata edo bestea. Kasu honetan ikusi dezakegu berriz ere nola haurrak ez daukatela
taburik gauzak esateko, naturaltasunez esaten dute pentsatzen dutena. Guk izango bagina ziurrenik
ez genuke hain azkar esango gure klaseko mutil bat gustatzen zaigula edo neska bat bera aurrean
badago eta ikusten dugunean bikote bat eztabaidatzen edo horrelakoak ez gara asktoan elkarrizketa
horretan sartzen, ez dakigulako ondo egingo badugu edo ez, baina haurrei berez ateratzen zaie eta
pentsatzen duten ezta sentitzen duten guztia esaten dute.

Heriotzari buruz hitz egiten hari direnean badago haur bat esaten duela ez ziola heriotza gustatzen 
ez duelako nahi bere familiako inork hiltzea bakarrik geratuko delako eta galdu egingo delako, beste
batek esaten du bere gurasoak hiltzen badira bera ere hil egin nahiko duela eta badago ume bat ez
dagoela ados bere laguna esan duenarekin esaten duelako bere gurasoak hil egiten badira eta bera
haiekin joan nahi badu bera ere hil egingo dela eta orduan ez duela ezer nabarituko eta badago beste
galdera bati emandako erantzun harrigarri bat. Hezitzaileak galdetzen die ea badakiten zer de arima,
hitz egiten ari ziren bitartean atera egin delako hitz hori, eta uma bat esaten du arima dela gauza 
ikusezin bat eta urdina, eta guk galdetzen dugu geure buruari… Baina nola ikusezina dela eta urdina 
dela, ikusezina bada guk ezingo genuke jakingo urdina, berdea edo arrosa den. Azken galdera onetan
ikusten da ere haurrak imajinatzeko daukaten kapazitatea.

Eta adibidez askatasunari buruz hitz egiten hari direnean bakoitza era desberdina batera dela libre
ikusi ahal dugu edo batentzat aske izatea gauza bat esan nahi duela eta beste batentzat beste gauza
bat eta nahiz eta desberdinak izan bakoitzak daukan ideia entzun egiten dute bata besteari.

Nire ustez oso ondo dago aktibitate hau egitea, horrela errespetua zer den ikasten dute gero debateren
bat egiten dutenean aurrerago jakingo dute besteen ideiak errespetatzea edo behintzat errespetatzen
jakiteko base bat dauzkate.Baina gure kasuan adibidez edo helduon kasuan askotan ez dugu
bestearen ideia errespetatzen, normalean errespetatzen badugu da gure familia hezitasun on bat izan
dugulako baina beste kasuetan ez da horrela eta gatazka asko sortzen dira horren ondorioz, bata
beste batek daukan ideiak ez dutelako errespetatzen eta ez dituelako ulertzen eta orduan azerreak 
agertzen dira.

Gainera hitz egiteko txanda errespetatzen ikasten dute ere, beste batek hitz egiten hari den bitartean
umeak isilik daude entzuteko besteak zer esaten duen eta hori komunikaziorako orduan ere oso 
garrantzitsua da beste pertsona esaten duena ez badugu guztiz entzuten edo ez badiogu beste
pertsonari azaltzen usten gaizki ulertuak egon daitezke. Haur hauen kasuan aldiz erakutsi dieten 
eran hitz egitea egiten jarraitzen badute haien elkarrizketak hobeagoak izango dira eta errespetu 
gehiago egongo da.

Amaitzeko esango dut batzuetan gure txikitan izateko modua berreskuratu egin beharko genukeela. 
Ez genukeela izan beharko hain beste taburik gauza batzuei buruz hitz egiten dugunean. Gai batzuei
buruz hitz egiten dugunean haurrekin askotan saiatzen gara bizitza errealaren gaiak makilatzea 
haurrentzako ez izateko hain gogorra, adibidez heriotzari burua hitz egiten hari garenean edo familiako
edo lagunen bat hil egin denean askotan haurrari esaten diogu pertsona hori ez dela inoiz itzuliko,
zerura joan dela… baina ez gara gelditzen pentsatzera zer pentsatzen duten haiek dela heriotza. 
Beste batzuetan adibidez ez diegu haurrei haien iritzia ematen usten eta nire ustez hitz egiten hutsi 
beharko genien, haiek espresatzeko eta uste dudalako haurrek gauza oso interesgarriak dauzkatela 
esateko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala