Loczy

Bideo hau Loczy metodoa erabiltzen duen eskola bati buruzkoa da. Bideo honetan ikus dezakegu 
hezitzaileak eta haurrak maila berean daudela, hau da, hezitzaileak ez dute nahi haurrak baino gehiago,
haurra iragarri behar du bera eta bere hezitzailea maila berean daudela metodologia mota hau haurraren
askatasuna bermatzen duela. Errespetua ez du esan nahi boterea baizik eta berdinen arteko 
tratamendua. Haurrak beraien erritmora aske utzi behar diogu, haien autonomia errespetatzen eta haurra
behar duenean hezitzailea esku hartuko du bitartean ez. Gutxiago esku hartu eta gehiago behatu. Bertan
azaltzen digute nola lan egiten duten bai eskolan bai umezurztegian. Hezitzaileen helburua haurrak
seguru sentitzea da. Haurrek konfiantza asko daukate hezitzaileengan, aliatuak bezala daukate, 
badakitelako egiten dutena ez duela influentziarik izango haien arteko erlazioan eta egiten dutena egiten
egiten dutena hezitzaileak ez dira haiekin aserretuko.

Bideoan esaten da eskola haurrak bere buruarekin topatzeko lekua dela eta ez ordea galtzeko.Haurrari
begiratuz hezitzaileak badakite zer behar duten.

Dakigunez haurrak beraien gurasoetatik banatzen direnean, batez ere egokitzapen prozesuan, oso
txarto pasatzen dute, bai haurrak bai gurasoak, ez delako erraza haurrentzako gurasoengandik
banatzea, izan ere beraiekin ematen dute denbora gehiena eta gurasoentzako ere ez da erraza 
beraien seme-alabek ustea ezezagun batzuen eskuetan. Gainera prozesu honetan oso garrantzitsua
da hezitzaileak haurren egokitzapen prozesua ulertzea. Beraz eskolara joaten diren bakoitzean
banatzen direnean oso txarto pasatzen dute baina aldiz umezurztegian txarto pasatu ahal dute ere 
lehen egunetan eta gogoratzen direnean haietaz baina ez da berdina, eskolan dauden haurrek egunero
banatu behar dira gurasoengandik baina aldiz umezurztegian ez dute gurasoak egunero ikusten eta
batzuk inoiz ez beraz, asken hauek erraztasun gehiagorekin egokitzen dira leku berrira.

Zentro hauetan esan dudan moduan haurraren askatasuna bermatzen du. Ez dago presarik ez 
estresik haurra gauzak ikasteko. Bere denbora ematen diete. Hemen lan egiten duten hezitzaileak
enpatikoak dira. Haurren eta hezitzaileen harremana oso estua da, izan ere, haur bakoitzak eskola
horretan sartzen direnean hezitzaile bat daukate erreferente moduan, eta bertan azaltzen digute Milan
izeneko ume baten kasua, haur onek hezitzaile erreferente bat zeukan baina joan egin behar izan
zuen, lehenengo egunetan Milan ez zen erlazionatzen besteekin, apartatzen zen, eta bere “babeslekua
” izkina bat zen, eta bertara jostailuak eramaten zituen eta bertan jolasten zuen besteekin jolas egin 
gabe. Egoera hau konpontzeko hezitzaileak bere “babeslekua” moldatzea erabaki zuten eta gurasoek 
goizetan pixka bat gehiago geratzen ziren ipuin bat irakurtzen haurra lasaitzeko, beti ipuin berbera. 
Egunak pasa ahala, Milan beste umeak begiratzen zituen, haurrak beraren ondora joaten ziren eta
askenean pixkanaka-pixkanaka bere”babeslekua” ateratzen joan zen eta gainerakoekin erlazionatzen 
berriro.

Bideoaren hasieran gutxi gora behera ikus dezakegu badaudela egun batzuk non gurasoak klasean 
daudela haurra jolasten duen bitartean eta haurra berera, jolasten hari den bitartean, hezitzaileak 
esaten dio gurasoei zer egiten hari den haurra momentu bakoitzean, zer adierazten du bere akzioekin…

Haurra zerbait ez duena egin behar egiten badu, lagun bati jo, kasurik ez egitea, gauzak bota edo 
horrelakoak, hezitzaileak lasai azaltzen dio zer egin duen txarto eta zergatik eta saiatzen da haurra hori 
ulertzea. Hau ikusi dezakegu adibidez bideoaren eszena batean, haur batek telefono jostailu bat nahi du,
baina jostailu hori beste haur batek dauka momentu horretan eta beraz itxaron behar da haur hori
jostailua usten duenerako. Baina haurra jostailua nahi du eta negarrez eta oihuka hasten da, 
hezitzaileak itxaroteko esaten dio bitartean beste gauza batekin jolasteko esaten dio beste jostailu
batzuekin eta gero besteak jostailua usten duenean hartu ahalko du, baina haurra ez du hori ulertzen 
eta behin baino gehiagotan ohetik altxatzen da eta saiatzen da telefonoa kentzen, gero jostailua ezin 
duela hartu ikusten duenean hartzen ditu panpin handi guztiak eta ohera eramaten ditu eta haien gainean
jartzen da, azkenean ulertzen amaitzen du eta bestea jostailua usten duenean bera hartzen du. Haurrei
ez dute zigortzen baizik eta txarto egiten dutena azaldu eta zergatik egin duen txarto haurra pixkanaka
pixkanaka asimilatzeko.

Arau berri ipintzen bada, pazientzia eduki behar da, haurrari azaldu behar diogu zein den arau berria eta 
denbora eman behar diogu haurrari arau hori barneratzeko. Egoera hau ere ikus dezakegu bideoan ume
batek beste bati jotzen hari denean

Bideoan Loczy eskoletan ikasi duten guraso batzuk agertzen dira, eta guraso horiek haien seme-alabak
izan dituztenean Loczy eskolara eraman dituzte baita oso gustura sentitu zirelako bertan txikiak
zirenean eta haien semeak sentsazio bera edukitzea nahi dute, gainera haiek bertan seguru sentitu 
direnez haien semeak bertara eramatea ere segurtasuna ematen diete, badakitelako nola egiten duten 
lan bertan eta badakitelako horrela bada haien seme-alabek seguru egongo direla bertan. Lehen esan
dudan moduan gurasoak eta seme-alabak banatzea eskolara sartu aurretik momentu oso gogorra da
bientzako eta momentu hori gurasoak ezagutzen duten eskola batean bada momentu hori erosoagoa
izango da, nahiz eta normala denez haurrak ez izan sentimendu bera momentu horretan.

Bukatzeko esango dut Loczy eskolako gauza asko gustatu zaizkidala, adibidez haurrekin daukaten 
erlazioa, nola tratatzen dituzte… baina ez dut erabat ezagutzen eta erabili nahi izateko horrekin lan egin
beharko nuke eta praktikatu. Bideoan ikustean izan liteke oso polita izatea baina ez dakigu beste haur
batzuekin nola funtzionatuko luke. Baina orokorrean bideoan ikusi dudan gehiena gustatu egin zait.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala