Superman itxaroten

Dokumental honetan eskola desberdinei buruz hitz egiten du eta nola gurasoek ematen dien garrantzi 
asko haien semeen eskolak erabakitzean.

Gurasoek haien semeak eskolaratzeko unean zalantza asko dituzte, ez dakite zein eskolara eraman,
batean sartu dute baina ez dakite hona ala txarra izango den, batzuetan iruditzen zaigulako eskola on
bat dela kanpotik begiratuta baina behin barruan zaudela guztiz kontrakoa iruditu ahal zaizu. Ez dator
bat zure pentsatzeko erarekin, zure semeak ez dute ikasten zuk uste duzuna, ez dizute laguntzen
arazo bat daukazunean edo zure sema zailtasunen bat badu hasieran esaten dizute lagunduko diotela
baina gero denbora pasa ahala ikusten duzu hori ez dela horrela eta zure semea zailtasunekin
jarraitzen duela.

Beste batzuetan eskoletan haurren artean gatazkak sortzen dira eta batzuetan konpontzen lagundu
ordez, ez dute kasurik egiten eta gero arazo hori handitu egiten da eta ondorio txarragoak ekar ditzake.
Adibide bat jarriko dut, demagun haur bat dagoela eskolan eta klaseko haurrak beraz barre egiten 
dutela, iraintzen dutela… arazo horretan ez badute esku hartzen eta eskuak garbitzen badituzte,
iraindua izaten hari den haurrari gehiegi egingo zaio eta kasurik sinpleenean ikasketetan bere 
errendimendua jaitsi dezake baina baliteke hori baino gauza txarrago bat gertatu, adibidez suizidioa. 
Gaur egun Boollying biktima asko daude, eta askotan eskolako irakasleek eta zuzendariek eskuak
garbitzen dute arazo horren aurrean. Guraso asko pentsatzen dute irakasle on bat laguntzen duela 
eta irakasle txar bat kalte egiten du.

Haurrak nota baxuekin, edo errendimendu akademiko gutxirekin bide zaila izaten dute zerbait lortzeko.

Bideoan esaten dute nola haur bati eman ziotela kamera bat grabatzeko bere klasean gertatzen zen
guztia eta ikusi zuten nola irakaslea ez zuen tratatzen batere ondo ikasleei, klasean egunkaria
irakurtzen zegoen eta ez zuen ikusten eta ez zuen egiten kasurik ikasleei.

Guraso asko oraindik ez dakite ezer haien seme-alaben irakasleei buruz, ez dutelako haiekin hitz 
egiteko aukera izan inoiz.

Zorionez irakasle guztiak ez dira horrela eta haien eskuetan dauden guztia egiten dute haien ikasleei
laguntzeko.

Bideoan ikusi ahal dugu irakasle baten kasuan zer egin zuen. Irakasle honen ikasleak gauza batzuk
ikastea kostatzen zitzaien eta bera rap bat asmatu zuen haiei ondo ematen zitzaielako eta horrela
ikasleak hobeto ikasi zuten. Metodo hau pertsona gehiago erabiltzen dituzte, eta niri pertsonalean 
ideia ona iruditzen zait, azkenean gaia geratu ahal zaizu abesti bat bezala, erritmo bat dauka eta
azkenean itsaskorra bada buruan edukiko duzu denbora osoan. Marrazki hezitzaileetan gertatzen
den bezala, marrazki bizidunek abesti bat asmatzen dute gai jakin bati buruz eta haurrei abesti hori 
geratzen zaie buruan eta azkenean ikasten dute.

Beste guraso bat esan zuen bezala…”Nire semea usten badizut espero dut zurearekin egitea nahiko
zenukeen moduan nirea tratatzea”.

Segun eta zein eskolan zauden badaude batzuetan bakarrik joango direla unibertsitatera erdia baino
gutxiago, beste batzuetan aldiz, joaten diren haur guztiak izango dute aukera unibertsitatera joateko,
adibidez pribatuetan.

Eskola batzuk asko galdu dute, 70.hamarkadan Estatu Batuar eskolak hoberenak ziren baina gero
atzean geratzen joan ziren.

Gurasoak haurren etorkizunarengatik ikusten dute, haientzat hoberena nahi dute, orduan edozer egiten
dute haien onurarako. Badago beste ama baten testimonia esaten duena bera bere alaba eskolan
hasi zenean, lanik gabe geratu zela baina horrela izanda ere beraren alabaren eskola ordaintzen
jarraitzen zuen.

Ama batek esaten du bere alabaren graduazioa izango dela, baina ordainketekin atzeratu denez ezin 
da joango bere alabaren graduazioa ikustera eta horretaz gain eskolak neskatoa zigortzen du ez 
ematean aukera graduazio jaira joateko.

Beste alde batetik, herrialde batzuetan zozketak daude eskoletan sartzeko, eta horren ondorioz ez
dute haur guztiek hezkuntza munduan sartzeko aukera, askok kanpoan geratzen dira. Oso txarto 
pasatzen dute, gaur egun ez badituzu ikasketak ez duzu lanik. Eta horrek ere kezkatzen ditu gurasoak.
Arazo nagusia da eskolak ez direla aldatu baina kanpoko mundua bai, 20 urte barru lan postu asko 
egongo dira, baina ez ordea langileak.

Honen harira ikus dezakegu bideoan, bi momentu oso deigarriak, lehenengoa da zozketara doazenean,
badaude haurrak leku bat irabazi dutela eskolan baina beste batzuk esets. Sartu ez direnen irudiak 
ateratzen dira, aulkietan eserita beraien gurasoen ondoan eta denok negarrez, ez dutelako lortu haurra
eskolan sartzea. Ikus dezakegu ama baten testimonioa, bertan nola sentitzen diren adierazten du, 
eta oso triste daudela nabaritzen da. Eta beste momentua da, haur bat etxean dagoenean eta bat
batean dei bat eltzen zaie etxera, ama artzen du eta esaten diote ez haurra ipini ahal baden eskolatik 
deitzen dutela. Haurra telefonoan jartzen da eta esaten diote eskolatik deitzen dutela, aldaketa batzuk 
egin dituztela eta lortu dutela leku bat berarentzako. Haurra momentu horretan oso pozik sentitzen da,
lortu duelako leku bat eskola batean eta ikasi ahalko duelako.

Nire ustez, hori oso txarto dago, haur guztiak izan beharko lukete aukera ikasteko, uste dut hau behar
bat izateaz aparte eskubide bat da, eta eskubideak ezin zaio inori kendu. Gaur egun esan dudan
moduan ikasketak izan behar dituzu zerbait izateko munduan eta haur guztiak ikasteko aukera badute,
lanen bat izateko aukera izango dute. Gainera uste dut, lanen bat edukitzeko ez zela bakarrik 
garrantzitsua izan behar ikasketak izatea, zeren eta ikasketak izan ahal dituzu baina lan egiterako 
orduan agian ez zara ona, hau da, izan ahal dituzu irakasle izateko ikasketak, baina ez bazara irakasle
ona, ez baduzu gogoz egiten, ez badituzu haurrak errespetatzen eta haiek daukaten irudimena.... 
berdin dio ikasketak izatea, lanean langile on bat ez bazara.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Amaiera

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala